Gaur hasiko dituzte Bizkaia etorbideko igogailuaren barruko lanak

Ubane Madera 2010eko abuztuaren 30a

Gaur hasiko dira lanean Bizkaia etorbideko igogailu publikoaren barruko aldean. Aurreikuspena da hamabost bat egunean lanean ibiltzea, eta horren ondorioz, egun askotan itxi egin beharko dute igogailu hori.

Atzerapen baten harira datoz obra horiek. Izan ere, berez, abuztu erdiko bi asteetan itxi behar zuten Bizkaia etorbideko igogailua, lanak erabiltzaileei ahalik eta eragozpen gutxien eraginez egiteko. Baina ez da horrela izan.

Arazo teknikoak

Udaleko Hirigintza Sailetik emandako azalpenen arabera, Oruna enpresakoek ezin izan dute etorri abuztuan, arazo teknikoengatik. Gaur hasiko dituzte, beraz, abuztuan egin behar zituzten lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak