Gaur hasiko dira sinadurak batzen

Ubane Madera 2009ko urt. 14a, 10:27
Arrasaten gaur hasiko dira sinadurak batzen Demokrazia Hiru Milioi herri plataformaren alde. Bi lekutan sinatu ahal da: Biztanleen Arreta Zerbitzuan edo Arrasateko Notariotzan.

Biztanleen Arreta Zerbitzuan honako ordutegiaren barruan eman ahal da sinadura: 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara.

Arrasateko notariotzan, berriz, Zerrajera bi behea kalean duen bulegoan sina daiteke D3M plataformaren alde. Ordutegia honako hauxe da: astelehenetik eguenera, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era. Egubakoitzetan, berriz, goizez bakarrik izango dira.

Urtarrilaren 22ra arte eman daitezke sinadurak. Gero, batutako sinadurak Donostiara eramango ditu prokuradoreak; guztira, Euskal Autonomia Erkidegoan ia 18.000 sinadura behar dituzte hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkezteko. Gero, otsailean jakinaraziko dute D3Mren zerrenda onartzen duten edo ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak