Gaur hasiko da gaztetxean Kubatar festarekin amaituko den Aste Internazionalista

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko uztailaren 20a

Urtero egiten duten kubatar festa baina haratago joango da aurten AGAKO. Izan ere, Aste Internazionalista antolatu dute gaurtik hasita. Mural margoketa, dokumentalak, hitzaldia eta mendi martxa egingo dute, kubatar festarekin amaitzeko. Ospakizunarekin munduko herrialde ezberdinek aurrera daroatzaten askapen borrokei elkartasuna adierazi gura die AGAKOk.

Esandako moduan, gaztetxekoek gaur emango diote hasiera aste bereziari. Ez dute ekitaldi handirik prestatu baina astelehenera bitartean egunero izango da zerbait, domekan ezik. Hona hemen egitaraua:

Uztailak 20  Murala margotzen hasi,  18:00etan.

Uztailak 21 Movimiento Sin Tierra dokumentala, 18:00etan. 

Uztailak 22 Pakito Arriaran Arrasateko borrokalariaren gaineko dokumentala, 18:00etan.

Uztailak 23 El Salvador hitzaldia, 18:00etan. 

Uztailak 24 Mendi irteera Atxorrotzera, 10:00etan. Bizardunak taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera.

Uztailak 26 Kubatar festa 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak