Eta ez da hor bukatzen kontua. Izan ere, egoerak berean segitzen badu, oraingo asteko eguenerako beste greba egun bat egiteko deialdia egin dute protesta bultzatzen diharduten sindikatuek. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak dabiltza gidari lanetan.
Azpikontratatutako langileak dira greban dabiltzanak, eskola publikoetako jangeletako begiraleak. Orain dela pare bat hilabete hasi ziren protestak egiten, euren lan baldintzen hobetzearen alde. Labur esanda, eskatzen dutena da euren lan baldintzak parekatzea Eusko Jaurlaritzako jangeletako langileen lan baldintzekin. Apirilaz geroztik dihardute protestan jangeletako begiraleek.