Gaur ere bero zatarra, Arrasaten eta inguruan

Ubane Madera 2010eko abuztuaren 26a

Gasteizekin batera, Arrasate da gaur, eguena, Euskal Autonomia Erkidegoko tenperaturarik altuenak jasango dituen herrietako bat. Horixe dio Herrizaingo Sailaren abisuak, alerta horian gaudela. Izan ere, atzoko bidetik joko du gaur egunak: goizean tenperatura fresko eta atseginak izan arren, egunak aurrera egin ahala, berehala igarriko dugu eguzkiaren indarra, eta 36 graduetaraino igoko da termometroen merkurioa.

Gaur, gainera, hego haizea ere badabil, eta tarteka indartsu joko du. Hego ukitu horren eraginez, tenperatura minimoak atzokoak baino altuago ibiliko dira. Euskalmeten arabera, arratsaldean haizeak iparretik joko du eta giroa freskatu egingo du, baina batez ere, kostaldean izango da hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak