Gaur barra librea, Mondra Taberna inauguratzeko

Ubane Madera 2010ko ira. 23a, 10:53
Gaur, eguena, 19:00etan zabalduko ditu ateak Mondra Tabernak herritar guztiendako; eta indartsu zabaldu ere, izan ere, 21:00ak bitartean, kontsumizioak doan emango dituzte. Pintxo-pote eguna ere badela kontuan hartuta, herritar ugari espero dituzte inaugurazio ekitaldian.

Atzo oraindik ere azkeneko ukituak ematen zebiltzan Mondra Taberna gaurko guztia gertu izateko. 10:00etan zabaltzea zen arduradunen hasierako asmoa; azkenean, baina, 19:00etan zabaltzea erabaki dute; hori bai, barra librearekin.

Kolore morea du oinarri taberna berriak, futbol taldearen zein Arrasateren kolorea. Eta bitrina zein apaletan ipini dituzte Mondrak urtetan eskuratutako garaikurrak, tabernaren izaeraren erakusle.

Egunero, 10:00etan

Gaurko inaugurazioaren ostean, Mondra Taberna egunero zabalduko dute, 10:00etan hasita; eta tabernara joateko gonbita egin du Mondrako presidenteak, Patxi de Andresek: "Etortzeko, bidezko kausa batengatik da-eta"; izan ere, batutako dirua (langileen soldatak ordaindu ostean) Mondrarendako izango da. Are gehiago, futbol taldeko presidentea bera arduratuko da taberna egunero zabaltzeaz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak