Bata herriko autobus urbanoarekin lotuta dago; izan ere zerbitzu horren kudeaketa daraman enpresa Arrasateko Udalarekin negoziatzen dabil, aurtengo prezioak.
Urbanoaren txartela prezio berean
Hori bai, negoziatzen dabiltzana ez da herritarrak ordaindu beharko duena autobus urbanoa erabiltzeagatik, baizik eta Udalak ordaindu beharko dion kopurua Leintz Garraioak enpresari. Izan ere, autobusaren txartelari dagokionez, prezioa ez da igoko.
2006ko prezio berekin segituko dute 2009an. Horrek esan gura du autobus urbanoaren txartel batengatik euro bat ordaindu beharko dela, 0,58 zentimo bono-busa izanez gero.
Horrez gainera, ingurumen kontuak ere landuko dituzte, Agenda 21 ekimenaren gaineko aldizkariaren zenbaki berria argitaratzeko proposamena aztertuko dute-eta.
Eta bestelako gairen bat aipatzearren, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako egitaraua berbagai izango dute gobernuko kideek.
Osoko bilkura
Horixe, beraz, gaurko batzarrari dagokiona; baina oraingo aste hau hilabetearen hasiera dela kontuan hartuta, ezustekorik ezean osoko bilkura egingo dute oraingo asteko eguenean, 19:00etan hasita, osoko bilkuren aretoan.