Gaur, astelehena, zabalduko dute Markuleteko komuna

Ubane Madera 2009ko ekainaren 1a

Garagartzara bidean dago kokatuta Arrasateko komun publiko berria. Goizero zabalduko dute eta iluntzera arte erabili ahal izango da. Komun horrekin, lau dira azken urteotan Arrasaten egokitu dituzten komun publikoak: Seber Altubekoa, Garibaikoa eta Monterrongoa.

Gaur, astelehena, estreinatu ahal da Garagartzako Ibilgailuen Eremuan eraiki duten komun publikoa. Hain justu, hango txabolan egokitu dute komuna. Goizero, garbigunea zabaltzen dutenean zabalduko dute komuna eta iluntzean udaltzainek itxiko dute. Komun hori Garagartzara bidean ipintzearen arrazoia, berriz, da Udalari leku aproposa iruditu zitzaiola hura, jende ugari paseoan ibiltzen delako han inguruan

Elbarriendako egokituta

Bestalde, komun horren harira, abisu bat ere helarazi dute Udaletik. Izan ere, ipini dute seinale bat elbarrituei begira, akaso apurtxo bat nahasgarria, izan ere, badirudi seinaleak esan gura duela elbarrituendako sarrera berezia duela komunak, baina esan gura duena da elbarrituendako egokituta ere badagoela. Udaletik iragarri dute laster zuzenduko dutela hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak