Gaur 20 urte sortu zen Arrasate Press

Usoa Agirre 2008ko abenduaren 2a

1988ko abenduaren 2an, egubakoitza, kaleratu zen Arrasate Press herri aldizkariaren lehen zenbakia. Halaxe gogoratu du gaur Joxe Aranzabalek bere blogean: "Hilabete batzuk lehenago, lau lagun elkartu ginen AED euskara elkartean, Mondragoen bertan, eta hasi ginen pentsatzen merezi ote zuen herri aldizkari bat egitea erabat euskaraz: Jose Mari Eraña udal idazkaria zen garai hartan Arrasateko Udalean, Joxe Felix Diaz de Tuesta, euskara teknikaria udal berean, Iñaki Mendiguren itzultzailea eta ni, irakaslea Bergarako Udal Euskaltegian."

Lehen ale hura egiten beste zenbait jendek ere parte hartu zuen: Bego Zubia eta Juan Luis Azkarate kazetariak eta Amaia Garro publizistak. Denek, Jose Luis Agoterekin batera, gaupasa egin behar izan zuten alea garaiz irten zedin.

EGUNERAKETA: Afaria egin zuten sortzaileek Arrasaten. Hemen duzue Joxe Aranzabalek egindako kronika bere blogean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak