Gaupasa eginda, Reala ikusteko sarrerak eskuan

Maider Arregi 2010eko ekainaren 10a

Monte tabernak goizean saldu ditu Reala ikustera joateko sarrerak. Lagun asko batu da Monte taberna aurrean eta gaua pasatu dute sarrerak eskuratzeko. Goizaldeko 5etan, 30 bat laguneko ilara sortu da. Pixkanaka, jendea pilatzen joan da eta goizaldean 50 lagun inguru batu dira ilaran zain. Oñatitik ere gerturatu da lagun talde bat eta gaupasa egiten 80 urteko gizonezko arrasatearra ere ikusi dugu. Futbolean ederki igaro dutela gaua esan digute.

Domekan jokatuko dute Realak eta Celtak Anoetan partidua. Txuri-urdinek puntu bakarra behar dute lehenengo mailan izateko. "Partidu historikoa da eta hiru urte daramagu une horren zain", azaldu digu ilara egiten ari zen jarraitzaile batek. Hozkailu txikia hartuta, gaua pasa dutenak ere izan dira. "Euria eta hotz pixka bat izan dugu, baina merezi izan du. Orain lotara joango gara, gustura asko".

Monte taberna aurrean batu direnek 200 bat sarrera egotea espero zuten. Baina azkenean 60 inguru nagusiendako eta txikitxoendako 20 bat jarri dira salgai,  25 eta 50 euro arteko prezioarekin. Hori ikustean, ilara egiten ari zen jendea, goizaldean etxera erretiratu da.

Domekan, zazpi autobus irtengo dira Arrasatetik.

 

Created with Admarket's flickrSLiDR.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak