Gasik gabe daude Arrasate Pasealekuan, Olarten eta alde zaharrean

Maider Arregi 2009ko azaroaren 27a

Goizean, hodi bat hautsi da Arrasate Pasealekuko 19. zenbakian. Arkitekto etxe parean lanak egiten ari zirela hautsi da hodia. Ondorioz, gasa kendu dute Arrasate Pasealekuan 31 zenbakira arte, Olarte kalean eta alde zahar guztian. Teknikoak bertan daude matxura konpontzeko lanetan eta esan dutenez eguerdira arte ez da gasik egongo kale horietan. Dena den, Otalora Lizentziaduna kalean ere hainbat taberna gasik gabe daudela azaldu digute bizilagunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak