Hasteko, oraingo asteko eguenean, kaleko kulturarekin zerikusia duten ekimenak izango dira: skate-park ipiniko dute, arrapalekin, hankapaluak eramango dituzte, eta besteak beste, panelak ipini eta "sei graffitilari izango dira. Artista bat ere etorri bere lanak erakustera; graffitiak txantiloi bitartez egiten ditu", azal du Dorleta Kortazarrek Udal Gazte Bulegoko arduradunak.
Bidaiak, atal garrantzitsu
Bidaien txanda izango da, berriz, uztailaren 9an. "Bulegoko erabiltzaile asko daude bueltaka ibili direnak; bidaiari horiek lehen eskuko informazioa dute eta interesgarria ikusi dugu gonbidatzea azalpenak emateko: non egon diren, zer hartu kontuan bidaia prestatzeko, bidaiatzeko… eta munduko sukaldaritzan ikasitako hainbat postre eta edari prestatuko dituzte tertulia horrek iraun bitartean dastatzeko", azaldu du Kortazarrek.
Ipuin kontaketa
Eta beste ekimen bat nabarmentzearren, uztailaren 21ean ipuin kontaketa egingo dute: "Sexologia zerbitzuak antolatuta. Familia eredu ezberdinen gaineko ipuinak dira, Kataluniako talde batek atera eta Iruñeko beste batek euskaratu duena. Hori landuko dute: ipuin bitartez familia eredu desberdinak eta sexualitatea. Irati Pagoagak kontatuko ditu hainbat ipuin".
Ekitaldien egutegia
2, eguena
Kalean zer?: graffitiak, skaterrak, hankapaluak…
9, eguena
Bidaiak: gazte bidaiariekin kafe tertulia.
14, martitzena
Bitxigintza: Dunixe Royoren eskutik, bitxiak egingo dituzte.
16, eguena
Dantzak: munduko dantzak: capoeira, flamenkoa…
21, martitzena
Ipuinak: ipuin bitartez sexualitatea landuko dute.
23, eguena
Musika: herriko talde musikariak eta haien gaineko ikus-entzunekoa izango dira.