Garibai etorbidean markesina bi ipiniko ditu Udalak

Ubane Madera 2008ko ekainaren 17a

Obra eta Zerbitzu Sailetik emandako azalpenen arabera, orain dauden markesinak txiki geratu dira, eta euria egiten duenean, adibidez, herritarrak barruan kabidu ezinda egoten dira.

Hori horrela, eta Gipuzkoako Diputazioak egindako dirulaguntza deialdia aprobetxatzeko, atzo (astelehena) onespena eman zion proiektu horri Tokiko Gobernu Batzarrak.

Beraz, Garibai etorbidean dauden autobus geltoki bakoitzean markesina bana ipiniko dituzte. Edozelan ere, nahiz eta eskaera orain egin, Obra Sailetik esandakoaren arabera, uda ostera arte ez dituzte ekarriko markesina berriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak