Bestalde, Garibai etorbidea lehengora bueltatzeak esan gura du Otalora Lizentziaduna kalea (uztailean itxi egin zuten 1. zenbakitik 7. zenbakirainoko zatia) zabalik dagoela automobilendako. Beraz, hortik bideratzen segituko dute Arrasate barruko zirkulazioa.
Era berean, Obra Sailetik aditzera emandakoaren arabera, ezustekorik ezean, Otalora Lizentziaduna kalea ez dute berriro ere itxiko, Ferixalekua-Altamira igogailuen obrengatik, bereziki, igogailu horren obrarik handienak eginda daudelako.