Momentuz, baina, Gariren kontzertuaz gainera, azaroko eguenetako kontzertuak iragarri dituzte: azaroaren 11n The Snobs musika taldeak jardungo du: Donostiako rock-and-roll bizia ekarriko du talde horrek, Jorge Reboredo eta Xabi Señor No gidari dituela.
Rock-and-roll eta jazz musika
Azaroaren 18an, berriz, Argentinako rock-and-roll-a ekarriko du Capsula musika taldeak. AEBtako bira bukatu berri joango dira Arrasatera. Argentinarrak izan arren, azken bospasei urteotan Bilbon bizi dira taldekideak. Iazko euren diskoa Rising mountains Estatuko onena izendatu zuten.
Eta bukatzeko, azaroaren 25ean, The Hok Wok musika taldearen kontzertua izango da, jazz musika ekarriko dute gasteiztarrek, kalekoa, Electro Funky New Orleans oinarri dutela.