Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nagore Etxebarriaurteun arrasatearra azken lau urtetan, Araba Errioxako Paganos herrian bizi da eta hango "Garcia de Olano" upategia du bizitoki eta lantoki. Mahats bilketa amaitu berri, aurtengo uzta ona izan dela dio; 125.000 mahats kilo bildu dituzte. Krisi garaian gaudela igarri dutela dio, beste urte batzuetan baino pertsona gehiago joan zaizkie-eta mahats bilketarako lana eskatzera. Horiek eta gehiago dituzue entzungai jarraian duzuen elkarrizketan.