Bergarako Ertzain etxetik azaldu dutenez, gaueko 21:15ean gertatu zen ustezko lapurreta. Ertzainek bi gizon Garbigune barruan atzeman zituzten. Prentsa ohar baten bitartez, Ertzaintzak azaltzen dunez, bi gizonak etxeko elektra-tresnak birziklatzeko edukiontzi baten zebiltzan. Ustezko bi lapurrak identifikatu eta kanpoaldean zuten autoan Garbiguneko materiala zutela antzeman zieten. Hori dela eta,
Bi gizonezkoak atxilotu egin zituzten lapurreta delitua egotzita.
Atxilotuak, I.B., 38 urtekoa, eta N.B., 31 urtekoa, Ertzaintzaren egoitzara eraman zituzten. Datozen orduotan jarriko dituzte epailearen esku.