Besteak beste, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Jose Joan Gonzalez de Txabarri Ahaldun Nagusia jardunean, Ana Agirre industria eta turismo sailburua eta Ino Galparsoro Arrasateko alkateak parte hartu zuten inaugurazio ekitaldi honetan.
Eraikina
11.000 metro koadro inguru ditu Anjel de la Hoz arkitektoak diseinatu duen eraikin modularrak, eta 9 milioi eurokoa izan da aurrekontua. Arduradunen hitzetan, bai era formalean eta baita erabilgarritasunean ere, kontu handiz egindakoa da gaur inauguratu duten eraikina, eta horren adibide jarri dituzte jasangarritasunaren aldetik erabili diren irizpide zorrotzak.Inaugurazioa
Ohorezko aurreskua, plaka erakustea eta zinta mozketaren ostean, Garaia Berrikuntza Guneko arduradunek proiektuaren helburuei buruz hitz egin zuten ekitaldian. Hizlarien artean egon zen Jesus Catania, erretiroa hartu aurretik MCCko lehendakari moduan egingo duen azken agerraldietako batean.
Ibarretxe lehendakariak ere berba egin zuen. Ibarretxek esan zuenez, "euskal gizarteak daukan erronkarik handiena berrikuntza da, eta ez dago aukera hori galtzerik". Hamar urteko epean berrikuntzaren erreferente bihurtu behar dela Euskadi azpimarratu zuen lehendakariak, eta hori lortzeko Polo Garaia jarri zuen adibide moduan.Ikerketarako
Garaia berrikuntza guneak 450.000 metro karratu ditu; hauetatik 184.000 teknologiara bideratuko dira, 24.000 unibertsitateko ikasketak egiteko zentroetara eta 26.000 ekipamenduetarako.
Epe luzerako diseinatu den ekimena da eta hemendik 12 urtera teknologia zentroan 2.000 ikertzaile izatea espero dute antolatzaileek.