Garaia Berrikuntza Gunea inauguratuko dute gaur

Maider Arregi 2007ko eka. 19a, 12:46
Gaur, ekainak 19, egingo dute Garaia Berrikuntza Gunearen eraikin modularraren inaugurazio ekitaldia. Ibarretxe lehendakaria izango da ekitaldian. Horren harira, arduradunek atzo, ekainak 18, egin zuten aurkezpenena. Bertan, proiektuaren alderdi desberdinak eta etorkizunerako aurreikuspenei buruz hitz egin zuten Jose Ignacio Garate, Garaiako lehendakariak eta Andoni Gartziak, Garaiako gerenteak.

2000. urtean jarri zen abian Garaia Berrikuntza Gunea egiteko proiektua; eta duela bi urte t'erdi inguru jarri zuten gaur inauguratuko dute eraikin modularraren lehen harria. Bi zatitan dago banatuta eraikina eta pasabide batek lotzen ditu bi zatiak. 11.200 metro koadroko azalera dauka. Egiturari dagokionez, teilatua bosgarren fatxada gisa planteatu dute eta jarraitutako irizpide jasangarri zorrotzak azpimarratu dituzte erantzuleek.

9 milioi euro

Guztira 9 milioi euroko inbertsioa suposatu du erakinak, eta erabat martxan dagoenean, 350 pertsonak lan egin ahalko dute bertan. Gaurtik aurrera, 7 enpresatako 40 lagunek ekingo diote bertan lan egiteari. Guztira, 43 milioi euroko inbertsioa suposatu du Garaia Berrikuntza guneak, eta etorkizunera begira egindako apustua dela esan dute arduradunek.

Garaia Berrikuntza Guneak orotara 450.000 metro koadroko lursaila hartzen du. Helburua, jakintza zientifikoen hornitzaileak eta berrikuntzen eskatzaileak, hau da, enpresetako ikerkuntza eta garapen sailak harremanetan jartzea da. Arduradunen hitzetan gainera,ez du irabazi asmorik.

Sektore publiko eta pribatuaren elkarlana


Horren adibide da kapital sozialean parte hartu duten erakundeen zerrenda: eusko jaurlaritzak 6 milioi jarri ditu, Gipuzkoako Foru aldundiak, beste hainbeste, Arrasateko udalak 1,3 milioi eta MCC taldeak 8.  Halere, azpimarratu nahi izan dute, bertako instalazioak erabiliko dituzten enpresek ez dutela zertan kooperatibak izan behar. Gainera, enpresaren batek eraikin modularretik kanpo instalazio gehiago beharko balitu, lursail eraiki gabeak ere izango ditu eskura.
Bestalde, Jose Ramon Guridi, Aldundiko berrikuntza departamentuko zuzendariak esan du, Garaia berrikuntza gunea irisgarriagoa egingo dutela batetik, Eibar- Gasteiz autobideak, eta bestetik, uda ostean eraikitzen hasiko diren Olandixoko tunelak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak