Garagartza auzora doan errepideak (GI-3553) 450 metroko luzera du, Aramaiora doan errepideko 18,380 kilometro puntuan hasi eta Garagartzako plazan amaitzen delarik. Orain arte foru-titulartasuna eduki arren, errepide horren interes eta erabilera nagusia herri bertakoa da. Hori dela eta, komenigarritzat jo dute bide horren titulartasuna Arrasateko Udalari ematea.