Eskola egun berezia izan dute gaur Arrasate Herri eskolako eta Arizmendi ikastolako neska-mutiko hauek. Goizean goiz hartu dute Garagartzarako bidea. 160 lagun inguru batu dira; ikasleak, irakasleak eta erretiratuak ere bai.
Garagartzako Lete izeneko lursailera iritsi eta 100 haritz inguru landatu dituzte. Arrasateko udal ingurumen sailak antolatutako ekintza izan da. Haritzak Diputazioaren Arizmendi mintegitik ekarri dituzte. Lana amaitutakoan, hamarretakoa egin dute gustura. Opariak ere jaso dituzte landaketan parte hartu izanagatik.