Biribilgune hori Fagor Garagartzaren kontura eraikiko dute. Baldintza edo karga urbanistiko hori ezarri zion Arrasateko Udalak Fagorri, Garagartzako lantegia handitzeko baimena eman zionean. Biribilgune horren helburua da fabrikarako, Garagartzarako zein Aramaiorako zirkulazioa bideratzea.
Udalak eraikiko du
Bada, martxoan osokoak egin zuen batzarrean erabaki zuten biribilgunea Fagorrek egin beharrean, kooperatibak milioi bat eta 200.000 euro pasa ordainduko dizkiola Arrasateko Udalari, eta diru hori erabilita, Arrasateko Udalak eraikiko duela Garagartzako biribilgunea. Ikusten den moduan, Udala hasi da obrak egiteko beharrezko pausoak ematen.