Ortua eskuratu dutenen 80en arteko lehenengo seiak, berriz, dira lehenagotik ortua bazutenak. Haiei automatikoki emango diete ortu bana. Eta ondorengo 21ak emakumezkoak dira. Izan ere, Udalak zozketa egiteko orduan emakume eta gizonezkoen arteko paritatea zaindu egin du, zozketarako izena eman duten emakume eta gizonen arteko proportzioaren arabera.
Ikastaroa egin behar
Kontuak kontu, zozketa eginda, urriko osoko bilkuraren onespena da ortuok erabiltzaile berriei entregatzeko azken pausoa. Era berean, ortuak entregatu baino lehen, erabiltzaileek nekazaritza ekologikoaren gaineko ikastaroa egin beharko dute. Biolurrek erakutsiko dizkie ortuak modu ekologikoak kudeatzeko oinarrizko jakintzak, irailaren amaieran.