LKSk egindako proiektuaren arabera, behin obrak adjudikatuta, beste bi hilabetean bukatuta izan beharko dute guztia. Egin beharreko inbertsioa, berriz, da 465.572,89 euro.
Atzo (astelehena) onartutakoaren arabera, 87 ortu ekologiko egokituko dituzte Garagartza auzoko partzela batean. Ortu bakoitzak izango ditu 50 metro karratu. Aldapan eraikiko dituzte ortuok, baina malda txikia duen aldapan. Ortuekin batera, aldagelak ere egokituko dituzte, ortuen erabiltzaileendako. Eta bestelakoen artean, ura batzeko biltegiak, ongarriak gordetzeko biltegiak egingo dituzte eta argindarra sartuko dute.