Hain justu ere, 87 ortu ekologiko egokituko dituzte Garagartza auzoko partzela batean. Ortu bakoitzak izango ditu 50 metro karratu. Aldapatxoan eraikiko dituzte ortuok, baina malda txikia duen aldapa izango dela zehaztu dute Udaleko Obra Sailetik.
Ortu horiekin batera, erabiltzaileendako azpiegitura zerbitzu batzuk ere egingo ditu Udalak; adibidez, aldagelak ipiniko dituzte. Eta bestelakoen artean, ura batzeko eta ongarriak gordetzeko biltegiak eraikiko dituzte eta argindarra sartuko dute.
Construcciones Galdiano enpresak egingo ditu obrak. Behin hasita, pare bat hilabetean bukatuko dituzte; ba horixe, azarorako. Egin beharreko inbertsioa, berriz, da 465.572,89 euro.
Behin ortuak eginda, ortuok herritarren artean banatzea da Udalaren asmoa. Baina oraindik ez du erabaki zela egingo duen hori. Hau da, ortuak banatzeko irizpideak finkatu barik daude. Ingurumen Saileko iturriek jakinarazi dutenez, aurreikusitako egutegiaren arabera azarorako finkatuko dituzte irizpideok, ortuak bukatzen dituztenerako.