Garagartzako ortuak eta beste, gaurko batzarrean

Ubane Madera 2008ko uzt. 14a, 13:34
Astelehenerokoari segituz, gaur udal gobernuak batzarra egingo du arratsaldean, oraingo honetan, gainera, gai zerrenda luzearekin. Horietako batzuk aipatzearren, Garagartzan egin gura dituzten ortu ekologikoen proiektuan beste pauso bat emango dute. Besteak beste, ortu horien obra zeinek egingo duen erabakiko dute.

Horrekin batera, obren atalean, udalerriko eskola publikoaren hainbat eraikinetan egin beharreko lanak ere izango dituzte berbagai, tartean, Bedoñabekoak  Erguingoak eta oro har, Arrasateko Herri Eskolaren jantokikoak.

Bestalde, zerbitzuen atalean, batetik udal azoka zela birmolda daitekeen aztertzeko ikerketaren adjudikazioa landuko dute udal gobernuko kideek. Eta bestetik, Udaleko haur eskolako zerbitzu publikoaren kudeaketaren adjudikazioa aztertuko dute.

Eta bukatzeko, kulturari dagokionez, besteak beste, jai kontuak izango dituzte izan ere, Uribarri, Udala eta Ferreriasko bizilagunak badabiltza auzoko jaiak antolatzen eta horretarako dirulaguntza eskatu diote Udalari.


Horrez gainera, Doke antzerki taldeak Arrasateko Carta Pueblaren 750. urteurrenerako aurkeztu duen egitasmoa aztertuko dute; 2010ean beteko da, hain zuzen ere, udalerriko Carta Pueblaren urteurren hori. Eta parrokiako abesbatzak egindako eskaera bat aztertuko dute; kasu horretan, Erromara bidaiatzeko dirulaguntza eskatu dio Parrokiako koroak Udalari.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak