Kostata eta atzerapenak atzerapen, baina bukatu dituzte Garagartzako ortu ekologikoak egokitzeko obrak. Horrek esan gura du, beraz, orain tokatzen dela ortu horiek herritarren artean banatzeko irizpide eta bestelakoak erabakitzea. Udaletik jakinarazitakoaren arabera, oraingo asteko eguenean egingo du udalbatzarrak ekainari dagokion ohiko osoko bilkura, eta osoko bilkura horretan aztertuko dituzte ortuok banatzeko baldintzen plegua.
Edozelan ere, hori eguenean izango da. Gaur arratsaldeko batzarrarekin jarraituz jai kutsu handia dauka ekainak, eta hori gaurko batzarrean islatuko da.
San Juanak
Batetik, San Juan jaietako egitarau eta aurrekontua aurkeztuko dituzte. Bestetik, Garagardo Jaia antolatzeko laguntza ere eskatu du Arrasate Errugbi Taldeak. Horrekin batera, Ibai Arte elkarteak ere aurkeztu du bere eskaera, kasu horretan, ardo dastatze eguna antolatzeko; eta egun horretan ohi duten gazta lehiaketa antolatzeko eskaera ere egin dute.