Garagartzako Ibilgailuen Mantentze eremua maiatzean irekiko dute, zerbitzu berriekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko mar. 16a, 12:17
Jende askok erabiltzen duen zerbitzua da Garagartza auzoan dagoen Ibilgailuen Mantentze eremua. Urte hasieratik aipatu zerbitzua ez dago erabilgarri, egokitze eta saneamendu lanak direla-eta. Orain gutxi berrabiarazi dituzte lanak, eguraldi txarrak eragindako etenaldiaren ostean.

Irekiera data zehaztu barik badago ere, Udaleko Ingurumen sailak jakinarazi duenez, "asko jota maiatzerako zabalik egongo da". Gainera, garbiketa guneak zerbitzu berriak eskainiko ditu.

Txabola eta zerbitzu berriak

Dagoeneko eraikita dagoen txabolak zerbitzu berriak eskainiko dizkie erabiltzaileei. Egun osoan zehar ez bada ere, Udaleko langile bat egongo da txabolan, eta bi zeregin izango ditu: Ibilgailuen Mantentze eremuaren mantentze lanak egin eta behar duen erabiltzaileari instalazioen erabilpenaren gaineko informazioa eman.
Bestalde, txabolan bertan komun publikoa jarriko dute. Jende asko ibiltzen da paseoan, eta hortaz, eskertuko duten zerbitzua izango da. Udalak 46.000 euro inguru xahutu ditu zerbitzu horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak