Labur esanda, Jaurlaritzak gura du argitu ea Garagartzako eremuaren erabilera desleiala izan daitekeen inguruko automobilen tailerrekiko. "Tailerren aurkako egintza desleialak sustatzen ditu", da besteak beste, salatu dutena, diotenez, partikularrek "autoak konpontzeko edo mantentzeko edozein ekintza egin" ditzaketelako gune hartan.
Garbitu eta olioa aldatu
Ba hori gezurtatu eta Udalak, besteak beste, zera adierazi du: Garagartzako eremuan bi lan egin daitezke: autoak garbitu eta autoen olioa aldatu. Hortik aurrera, ezin da beste konponketarik egin "ez daudelako konponketak egiteko mediorik, makinarik edo erremintarik. Tailer batekin duen antzekotasun bakarra da biltegia duela (olioak batzeko). Eta era berean, biltegi hori, kutsadura prebenitzeko bestelako neurriekin batera dira beste edozein gune partikularrengandik (garaje bat, adibidez) desberdintzeko elementu bakarrak", gaineratu du.