Arrasateko Udala salatu dute, 'konpetentzia desleiala' egitearren

Ubane Madera 2009ko urt. 28a, 19:02
AEGAk, Gipuzkoako Automobilgintzaren Enpresarien Elkarteak Garagartzako Ibilgailuak Mantentzeko Eremuaren kontrako salaketa aurkeztu du, hiru lekutan: Eusko Jaurlaritzako Industria Sailean eta Barne Sailean eta Konpetentziaren Defentsako Euskal Auzitegian.

Arrazoia da Garagartzako zerbitzuak "konpetentzia desleiala" egiten dietela autoen tailerrei. Juan Martin Lopezek, AEGAko idazkari orokorrak aditzera eman du Garagartzako zerbitzuak dituen hamar urteotan isilik izan direla.

Orain, baina, ikusita zerbitzua hobetu egin behar dutela, erabaki dute Arrasateko Udala salatzea, ezin dutelako onartu erakunde publiko batek "konpetentzia desleiala bideratzea fondo publikoak" erabilita, "gutxienez alegalitate egoeran daude", eta uste dute orain zerbitzua hobetzen badute, konpetentzia handitu egingo dela.

Automobilgintzako Enpresarien Elkarteko kideak dio auto tailerrek "igartzen" dutela bezeroak Garagartzara joaten direla, eta horrek tailerretan "langabezia handitu" egingo duela salatu du, bereziki orain, krisi garaian gauden honetan. Eta gaineratu du ez dutela “adar jotze” gehiago onartuko.

Udalaren erantzuna

Udalari dagokionez, Udal agintariek diote ez dutela salaketarik jaso, komunikabideen bitartez izan dutela horren guztiaren berri eta ez daudela "ados" esaten dituzten gauza askorekin.

Edozelan ere, argi utzi gura izan dute Garagartzako eremua ez zutela abiarazi "tailer mekanikoak ordezkatzeko" helburuarekin, "baizik eta erreka eta beste hainbat bazterretan modu desegokian egiten ziren auto garbiketa eta beste hainbat jarduera txiki modu kontrolatuan egiteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak