Garagartzako autoen garbigunea itxita, bihartik

Ubane Madera 2009ko urt. 19a, 09:34
Bihartik martitzena, oraingo asteko zapatura bitartean, Garagartzako Ibilgailuak Mantentzeko Eremua itxita izango da. Ezustekorik ezean, gaur bertan hasi dituzte txabola bat eraikitzeko obrak instalazio haietan.

Udaleko Obra Sailak jakinarazitakoaren arabera, txabola horretan zerbitzu berriak ipini gura dituzte. Batetik, pertsona batendako lekua egokituko dute. Langile horrek bi zeregin izango ditu:  Ibilgailuak Mantentzeko Eremuaren mantentze lanak egin eta behar duenari instalazio haien gaineko informazioa eman.

Komun publikoa

Bestetik, txabolaren beste zati batean komun publikoa ipini behar dute. Moises Altunak, Obra Saileko teknikari-buruak emandako azalpenen arabera, azkeneko hiruzpalau urteetan ikusi dute inguruko herrietan gabezia bat dagoela: "Ez dago komun publikorik".

Hori horrela, Arrasateko Udalak azkeneko urteotan herriko hainbat puntutan komun publikoak ipini ditu: Seberren, Monterronen, iaz Garibain beste bat ipini genuen eta helburua zen 2008an beste komun publiko bat ipintzea"

Komunari berari dagokionez, ez da izango herriaren erdigunean ipini dituzten auto-garbiketa funtzioa duten komun moderno horietakoa. "Komun tradizionala izango da, pertsona  batek garbitu beharreko komuna".

Esandako moduan, obrak gaur hasiko dira eta berez urtarrilaren 30era arte izango da itxita autoen garbigunea. Dena den, Obra Sailak abisatu du, obrak iraun bitartean akaso berriro itxi beharko dituztela instalazio haiek.

46.000 euro pasatxo inbertituko ditu Arrasateko Udalak zerbitzu berrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak