Garagartzako 80 ortu ekologikoetatik, 39 bueltatu egin dizkiote Udalari

Ubane Madera 2010ko urt. 25a, 17:37
Ezustekoa hartu dute Udalean Garagartzako ortu ekologikoen kontura izan duten erantzunarekin: azaroaren erdialdean entregatu zizkien Udalak ortuak erabiltzaile berriei, eta dagoeneko ia erdiek bueltan eman diote ortua Udalari, ez dutelako erabili gura.

Susmoa: diru kontuak

Udaleko Ingurumen Sailetik jakinarazitakoaren arabera, ezezko horien arrazoiak aztertzen dabiltza orain. Baina susmoa dute batzuek, behintzat, arrazoi ekonomikoengatik erabaki dutela ortuari uko egitea.

Hilero 18 euro ordaindu behar dira ortua erabiltzeagatik; bestela esanda, hiru hilean behin 54 euro. Horrez gainera, 200 euro ere aurreratu behar dira, garantia modura.

Arrazoiak aztertu egin behar

Hori, beraz, Udalaren ustez, batzuen koska, bereziki orain askok egoera ekonomiko larria bizi dutela jakinda. Beste batzuen kasuan, berriz, uste dute izena eman ostean egin beharreko lan eta jarraipenarekin jabetuta erabaki dutela ortuari uko egitea.

Zazpi banatzea falta

Kontuak kontu, arrazoiak aztertzen dabiltzan bitartean, libre dauden ortuak berriro ere banatu egingo ditu Udalak. Ortuen itxaron-zerrendara jo dute horretarako eta dagoeneko 32 ortu banatu dituztela jakinarazi dute. Beraz, zazpi entregatzea besterik ez zaie falta. Behin guztiak entregatu ostean, nekazaritza ekologikoaren gaineko beste ikastaro bat antolatuko dute, erabiltzaile berriei nekazaritza mota horren oinarriak erakusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak