Garagartza-Gesalibarrera doan 15:00etako bus zerbitzua kenduta

Ubane Madera 2010eko irailaren 13a

Gaurtik, astelehena, utzi egin behar diote 15:00etako Garagartza eta Gesalibar auzoetarako zerbitzua emateari. Horren truke, taxi-busak bere gain hartuko du orain arte urbanoak egiten zuen 16:45eko zerbitzua.

Garraio publikoaren aldaketa horren arrazoia da aurrerantzean urbanoa ez dela auzo horietara iritsiko, bakarrik taxi-busak egingo du joan-etorria. Hori horrela, 16:45ean orain arte autobus urbanoak ematen zuen zerbitzua bere gain hartuko du aurrerantzean taxi-busak, ikusi dutelako erabiltzaileak badituela ordu horretako.

Bat kendu beharra

Baina diruak agintzen du, eta zerbitzu hori mantentzeko beste bat kendu beharra zuen Udalak. Hori horrela, erabiltzaile gutxiago dituen 15:00etako zerbitzua kentzea erabaki dute. Funtzionamendu berria gaurtik, astelehena, sartuko da indarrean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak