Galizia kalea itxita, ibilgailuendako

Ubane Madera 2008ko mai. 26a, 13:40
Gaurtik aurrera (astelehena), Galizia kalea itxita egongo da automobilen zirkulaziorako. Obra eta Zerbitzu Sailetik jakinarazitakoaren arabera, Galizia kalean urbanizazio lanak egiten dabiltza eta horrek eragotzi egingo du autoen joan-etorria, Galizia kaleko biribilguneraino.

Hori horrela, automobilak joan ahal izango dira Musakolatik biribilguneraino, baina han buelta eman beharko dute, hortik aurrerako guztia itxita egongo da-eta.

Autobus urbanoa

Bestalde, kalea ixtearen ondorioz, aldaketak izango dira, baita ere, autobus urbanoaren ibilbidean. Izan ere, urbanoa ezin izango da biribilgune horretaraino iritsi, gero buelta emateko maniobra handiak egin beharko lituzkeelako. Horren ondorioz, urbanoaren 1 lineak Galizia kalean duen ohiko geltokia, ikastolaren ondokoa kendu egingo dute eta haren ordezkoa ipiniko dute Elkano kalean 6an, Errando Gebarako bidegurutzean.

Horrez gainera, kendu egingo dute, baita ere, Joan Bengoa kaleko geltokia, eta haren ordez, Musakolako geltokia erabili beharko da, hau da, gasolindegi parean dagoen geltokia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak