Galdu egin du MUk Tabirakoren aurka

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko api. 19a, 19:33
Datozen hiru partiduak finalak bailiran jokatu behar dituztela esan du Javier Zurbano entrenatzaileak. 76-72 bukatu zen Durangoko partidua.

Mondragon Unibertsitatea taldeak galdu egin zuen zapatuan Durango Tabirako taldearen aurka. "Emaitza horrek ez du gure egoera larregi okertzen, baina datozen hiru partiduak finalak balira jokatu behar dituzte Ointxeko jokalariek", esan du Javier Zurbanok, MUko entrenatzailea, partidua bukatu ostean.

Markagailua 37-49 zegoen partiduaren lehen erdia bukatu zenean. Atsedenaldiaren ostean Tabirako taldeko jokalariek gogortu egin zuten partidua. Arrasatearrak partiduaren kontrola galtzen hasi ziren, etxekoen mesedetan. "Durangarrek ondo aritu ziren defentsan, konzentrazioa galdu genuen eta pausu bat atzetik ari ginen jokatzen. Erasoan, berriz, zaila da baloia saskiratzea korrika ibili ordez oinez ibiliz gero", jarraitu du azaltzen MUko entrenatzaileak.

Bigarren laurdenean oso ondo jokatu zuen MUk, baina laugarrenean, ezin okerrago. "Kantxa gaineko kontzentrazioa erabat galdu genuen eta Tabirako partiduaren jaun eta jabe jarri zen. Garaipenean jarritako fedea galdu zuen taldeak eta lana egiteari utzi zion", zehaztu zuen arrasatearren entrenatzaileak.

Hurrengo partiduak
"Hurrengo hiru partiduak (Getxo, Goierri eta Upna) benetako finalak balira izango dira MU taldearendako. Ausnartu egin beharko dugu galera honen aurrean eta gogor egin beharko dugu lana. Argi dago kontzentrazioa galtzen badugu nortasunik gabeko talde baten bihurtzen garela".

Getxo taldea zapatuan etorriko da Arrasateko Iturripe kiroldegira, MU taldearen aurka jokatzeko. Orduan ikusi behar Durangoko emaitzak ze arrasto utzi duen Ointxekoengan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak