Gaizki jokatu arren, irabazi egin zuten arrasatearrek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2007ko urr. 21a, 13:50
Lehenengo zatiko jokoa ikusita ezinezkoa zirudien arren, Mondrak, 0-2ko emaitzari aurre egin eta partidua irabaztea lortu zuen (4-3).

Touringen lehenengo gola baloi luze baten ondoren iritsi zen; gero, 20. minutuan, korner baten ondoren egin zuen bigarrena Touringek. Markagailua eta jokoa ikusita, partidua erabakita zegoela zirudien. Baina, atsedena baino lehenago etxekoen berdinketa etorri zen: Jon Muruak lehenengo, eta, Touringek bere atean sartutako golei esker.

Mondra, bat gutxiagorekin

Aldagelatik bueltan, 55. minutuan, alderatze baten ondoren Touringek 2-3koa egin zuen. Hirunako berdinketa Iker Laspiurrek egin zuen, penaltiz. Azkeneko minutuak nahasiak izan ziren; lehenengo, epaileak Ekain Garin egotzi zuen. Mondra jokalari bat gutxiagorekin zegoela, etxekoen zorionerako, Iker Lopezek laugarren gola egin zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak