Amaia Arana udal teknikariak azaldutakoaren arabera, indiar gaztainondoak inguruan oso hedatuta dagoen onddo bat dauka. Halaber, jakinarazi du ez diotela inolako tratamendurik ipiniko zuhaitzari eta oraindik ere txosten ofizialen zain badaude ere, dagoeneko udal tenikariak konfirmatu egin du zuhaitzak, oraingoz, dagoen moduan jarraituko duela.
Klima kontua
Arbolapetako zuhaitzak duen onddo hori hedatzearen arrazoia da izan dugun uda eta urte sasoi ezegonkorra. Hortaz, datorren urtean ere antzerako eguraldia eginez gero, gaixotasuna berdin-berdin hedatuko litzateke. Monterron parke inguruko indiar gaztainondoak egoera berean daude.