Gai-zerrenda laburra, martxoari dagokion osoko bilkuran

Ubane Madera 2009ko mar. 5a, 11:34
Hilabete hasiera denez, udalbatzarrari osoko bilkura egitea tokatzen zaio eta gaur, eguena, egingo dute, 19:00etan. Hori bai, batzarra benetan motza izango dela pentsatzekoa da, bost gai besterik ez dituzte-eta sartu zerrendan.

Eta horien artean bat edo bat azpimarratzearren, lokalen erabilera etxebizitzara aldatzearen gaineko puntua aztertuko dute zinegotziek. Eta horrekin batera, Aspace elkarteari egoitza eta eguneko zentroa lagatzeko hitzarmena ere mahai gainean izango dute.

Gainerako bi puntuak, berriz, ekonomiarekin lotutakoak dira. Batetik, Arrasateko Udalak aurrekontuaren exekuziorako iaz erabakitako arauak direla-eta, Estatuko abokatuak salaketa ipini zuen Udalaren kontra. Bada orain Udalak gai horren gainean agerpena egin beharko duela-eta, horixe landuko dute batzarrean. Eta bestetik, kreditu aldaketa baten gaineko puntua ere aztertuko dutee.

Hitzordua, esandakoa, gaur 19:00etan da. Osoko bilkurak izaera publikoa duenez, interesa duen edozein joan ahal da batzarrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak