Gabonetan, loteria-txartelak euskaraz

Txomin Madina Milikua 2007ko urr. 19a, 12:03
Arrasateko Euskalgintzak 'Ilusioa Euskaraz' kanpaina jarri du martxan. Gabonetan denda, taberna eta gainerakoetan euskarazko loteria txartelak saldu edo oparitzea da asmoa, eta euskara orain arte erdarazko jo diren esparruetan zabaltzea du helburu kanpainak.

                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                           Gabonetan arrunta izaten da establezimendu publikoetan bezero edota erabiltzaileen artean loteria txartelak saldu edo banatzea, eta kasu honetan, arruntena da baita ere loteria txartel horiek gaztelaniaz egotea. Horri buelta emateko, Ilusioa Euskaraz kanpaina abiarazi du Arrasateko Euskalgintzak.

Kanpaina herri guztira zabaltzeko, postalak bidali dituzte establezimendu publikoetara. Bi norabidetan garatu dute kanpaina:

  1. establezimenduekin harremanetan jarri dira loteria euskaraz inprimatzeko aukera dutela adieraziz batetik, eta
  2. loteria txartelak saldu edo inprimatzen dituzten establezimienduekin ere hitz egin udte, euskarazko loteria txartelak eskain ditzaten.

Kanpainarekin, euskara normalean erabilia ez den esparruetan sartzea da, bere normalizazioa bultzatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak