Abenduak 24, eguaztena
Txoronpiok eta Txoronpiak, Olentzeroren postariek, herriko kale eta auzoak zeharkatuko dituzte goizean zehar, herriko umeek Olentzerorentzat dituzten eskariak jasotzen dituzten eskutitzak jasotzeko. 11:40ean Arrasateko kaleetan agertuko dira. Kalez kale eta auzoz auzoko ibilbidea: Munar - Uribe - San Andres - Zigarrola eta Santa Teresa auzoak zeharkatuko dituzte herriko hainbat musika eta kultur taldeez lagundurik. Olentzeroren postariek, gaitarien, txistularien eta trikitilarien musika doinuek alaituta egingo dute ibilbidea.
18:00etan Olentzerok herriko kaleetan barrenako ibilbidea hasiko du: Zaldibar - Portaloia - Otalora - Udala plaza - San Andres - Abaroa - Zerkaosteta - Portaloia - Herriko plaza. Bertan, 19:30ean, Olentzerok herritarrak agurtuko ditu eta ondoren, Mutil Dantza eta Herri Dantza dantzatuko dituzte.
Abenduak 27, zapatua
Kulturaniztasun Festa. Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta. 17:30etik 21:00etara, herriko plazan.
Abenduak 31, eguaztena
Arrasate Musikaleko Bandaren kontzertua. Amaia antzokian, 13:00etan.
Urtarrilaren 2tik 5era
Txikilandia parkea. Musakola kiroldegian. Ordutegia: urtarrilak 2, 3 eta 4, 11:00-14:00 / 16:00-20:00; urtarrilak 5, 11:00-14:00
Urtarrilak 5, astelehena
Errege kabalgata, 19:00etan hasita: Iturbide egoitza - Kontzezino kalea - Bañez Doktorea kalea - Foruen plaza - Udala plaza - Zarugalde - Otalora - Maalako errabala - Portaloia - Erdiko kalea - Herriko plazara.
Plazan, Jesusen jaiotza eta erregeen etorrera antzeztuko dituzte. Horren ostean, errege magoak Ospitalera joango dira gaixoei opariak eroatera.