Gastu murrizketa hori proposatu die gainerako alderdi politikoei. Eta erabakiren bat hartu arte, gerarazi egin dituzte Gabonetako argiak ipintzeko lanak. Hain justu, Udalak gura du Gabonetako gastu hori murriztu, ez bakarrik argiek eragiten duten kontsumoan, baizik eta baita ere, argi horiek ipintzeko Udalak egiten duen gastuan.
Bada, gai hori aztertzen segituko dutela aditzera eman dute gaur goizean (martitzena) udal gobernuko iturriek, hain justu ere, gastua murriztea erabaki aurretik, hainbat alderdi politikok argi horiek ipintzearen gaineko kostu eta gastuaren gaineko xehetasunak eskatu dizkiotelako udal gobernuari.
Izan ere, badira urte batzuk Arrasateko Udala Gabonetako argien gastua murrizteko neurriak hartzen hasi zela. Adibidez, azken urteotan, bonbilak barik, argia duen haria ipini izan dute. Horrez gainera, Herriko Plazako zuhaitza ez dute ipini azken urte hauetan.