Gabonetako argien gastua murriztu guran

Ubane Madera 2008ko aza. 18a, 12:44
Akaso zuetako asko konturatuta zeundeten zela joan den astean hasi ziren Olarte kale inguruan Gabonetako argiak ipintzen. Zenbait baserri auzotan ere ipini dituzte. Bada dagoeneko lan horiek etenda daude. Hala jakinarazi dute Udaleko Obra eta Zerbitzu Sailetik. Emandako azalpenen arabera, udal gobernuak Gabonetako argien gastua murriztu gura du.

Gastu murrizketa hori proposatu die gainerako alderdi politikoei. Eta erabakiren bat hartu arte, gerarazi egin dituzte Gabonetako argiak ipintzeko lanak. Hain justu, Udalak gura du Gabonetako gastu hori murriztu, ez bakarrik argiek eragiten duten kontsumoan, baizik eta baita ere, argi horiek ipintzeko Udalak egiten duen gastuan.

Bada, gai hori aztertzen segituko dutela aditzera eman dute gaur goizean (martitzena) udal gobernuko iturriek, hain justu ere, gastua murriztea erabaki aurretik, hainbat alderdi politikok argi horiek ipintzearen gaineko kostu eta gastuaren gaineko xehetasunak eskatu dizkiotelako udal gobernuari.

Izan ere, badira urte batzuk Arrasateko Udala Gabonetako argien gastua murrizteko neurriak hartzen hasi zela. Adibidez, azken urteotan, bonbilak barik, argia duen haria ipini izan dute. Horrez gainera, Herriko Plazako zuhaitza ez dute ipini azken urte hauetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak