Gabonei ongi-etorria emateko Santamas feria gaur Arrasaten

Usoa Agirre 2008ko abe. 22a, 10:56
Baserritarren feria Seber Altuben eta ganadua Laubide plazan izango dira gaur. Beste ekitaldi mordoa ere izango da. Santamasetako txerria, Krixis, atzo ekarri zuten Larreatik, 270 kg inguruko pisua dauka. Hemen duzue gaurko eguneko egitarau osoa:

Egitaraua

9:30 Udalaxpe txistulariekin eta Arrasateko Gaitariekin diana.

10:00 Ganadu feria Laubiden.

10:00 Hegazti erakusketa Biterin.

10:30 Aramaioko Sagardogieen eskutik, sagardo-dastatzea eta taloak herriko plazan.

10:30 Artiasau feria, Jokin Zaitegin.

11:30 Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeen kalejira. Arrasateko trikitilariak, Udalaxpe txistulari taldea, Arrasateko gaitariak eta koplarak ere ibiliko dira.

11:30 Iturengo joaldunak.

11:30 Incansables txaranga.

12:15 Dantza ekitaldia Lore Gazteak taldearekin, Herriko plazan.

12:30 Aizkolariak Zaldibarren.

12:45 Arrasateko trikitilariak eta koplariak Herriko plazan.

13:00 Zaldibarren, harri-jasotzaileak: Peurena aita-semeak eta Mari Jose Sardon.

13:15 Dantza emanaldia Herriko plazan, Arrostaitz taldearen eskutik.

13:45 Txerri dantza Herriko plazan eta kalejira Musakolaraino.

14:30 Herri bakaria Musakolan.

18:00 Uarkape pilotalekuan, pilota: Larralde-Urberoaga / Ongai-Arrti eta Titin II.a-Laskurain / Xala-Pascual.

19:30 Herriko plazan, Txerri dantza eta Larrain dantza.

20:00 Txerriaren zozketa plazan.

20:00 Luhartzen dantzaldia plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak