Gabon Kantuen txapelketatik zilarrezko garaikurrarekin itzuli dira Goikobalukoak

Jon Berezibar 2010ko urt. 4a, 14:02
Bigarren sariarekin bueltatu dira Oreretatik Arrasatera Goikobalu Gazte eta Txikoak 63. Ganbon Kanten Txapelketatik. Ohitura dute abesbatzakoek urtero-urtero lehiaketan parte hartzekoa eta azken urteetan gainera ez dira esku-hutsik itzuli, urrezko eta zilarrezko garaikur bina ekarrita baizik. Gaztetxoak bakarrik ez, nagusiek ere eztarriak bero dauzkate. Hala, gaur bertan kalerik kale jardungo dute herria girotzen Ibai Arte dendari elkarteak gonbidatuta (18:30).

Oreretako txapelketari dagokionez, zapatuan egin zuten eta Gipuzkoako 7 haur abesbatza lehiatu ziren Oñatiko Ganbara Txiki eta Leintz ibarreko Arizmendi ikastolako taldeak tartean. 

Goikobaluren ekitaldiak datozen egunetan

Txiki, gazte zein nagusi, guztiek kanturako gogo betez ekin diote urteari Goikobalun. Hona hurrengo egunetarako hitzorduen zerrenda:

  • Gaur, urtarrilak 4, 18:30etan, Arrasateko kaleetatik kalejira, Ibai arte elkarteak Gabonetarako antolaturiko ekintzen barruan.
  • Urtarrilak 7an ohiko entseguei helduko diete.

Urte berrirako planen barruan daukate nagusiek Udalak antolatzen duen Apirileko Musikaldian parte hartzea eta gazteek elkartrukeak egingo dituzte Errenteriako Orereta abesbatzarekin eta Zarauzko Zartautz Txiki abesbatzarekin.

 

"Ateak zabalik"

Abesbatza taldetik gogorarazi nahi dute ateak zabalik dauzkatela 4 urte haurretatik hasita elkartearen lau taldeetako kide izateko: Goikobalu tailerra (4-6 urte, entseguak eguaztenetan 17:00ean), Goikobalu txiki (6-9 urte, eguenetan 18:15etan), Goikobalu gazte (11-20 urte, eguaztenetan, 19:00ean) eta Goikobalu nagusiak (eguenetan 20:00ean).

  • Kontaktua: 615 76 02 89

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak