Formula berri bila, Merkemerkaurako

Ubane Madera 2010ko ots. 24a, 18:48
Jende gutxiago, baina helburua beteta. Horixe da aurtengo Merkemerkauaren gainean Ibai Arte elkarteak egin duen balorazioa. Dena den, onartu dute "saltoki zein bezeroek eskaintza zabalagoa faltan" igarri dutela. Hori horrela, aurreratu dute "hurrengo urtera begira aztertu egin beharko" dutela zela egin beherapenen azoka, "erakargarria izan dadin".

Orokorrean modu positiboan baloratu du Ibai Arte merkatari elkarteak aurtengo Merkemerkaua. Elkartearen esanetan, “udazken-negu denboraldiko biltegiko soberakinak merkaturatzea” lortu dute Merkemerkauan parte hartu zuten saltzaileek, eta bezeroen aldetik “erantzun ona” izan dute. Gainera, beste 100 Ibai Arte txartel egin dituzte azokan egokitutako mahaian. 

Aurreko urteekin alderatuta, jende gutxiago

Dena den, horrekin batera onartu dute “saltoki zein bezeroek eskaintza zabalagoa faltan” igarri dutela. Eta “aurreko urteekin alderatuta azokara jende gutxiago” joan dela atzeman dutela, “nahiz eta lehen aldiz ateak ostiral arratsaldean ireki”.

Hori horrela, aurreratu dute “hurrengo urtera begira aztertu egin beharko” dutela zela egin beherapenen azoka, hau da, formatu berberarekin egin edo zerbait berria prestatu, diote-eta “beherapenen azokek hasieran izan zuten boom horren ondotik, ez Arrasaten bakarrik, badirudi formula berrikusi behar dela erakargarria izan dadin”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak