Ford Mugarrik garaipen garbia eskuratu zuen zapatuan

Maider Arregi 2009ko otsailaren 8a

Arrasateko eskubaloi taldeak 9 goleko aldea atera zion Gasteizko El Pilar taldeari. Hasieratik menderatu zuten arrasatearrek partidua eta markagailua 24 eta 35 gelditu zen. Gasteizko El Pilar taldea igo berria da eta Ford Mugarri, bai defentsan eta baita kontra erasoan ere, nagusi izan zen. Orgazen arabera partiduko erritmoa arrasatearrek jarri zuten une oro. Datorren astean, partidu gogorra dute. Sailkapeneko lehena jasoko dute etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak