Ford-Mugarri irabazle partidu parekatua jokatu ostean

Irati Agirreazaldegi 2008ko urr. 26a, 20:46
Euskadiko Txapelketan diharduen Arrasateko Ford Mugarri taldeak Gasteizko Veiss Comunicacion taldearen aurkako partidua irabazi egin zuen zapatuan etxean, Iturripen (22-21).

Emaitzari erreparatuta ikus daiteke partidua oso parekatua izan zela. Hasieran, gasteiztarrak aurretik ipini ziren markagailuan bi edo hiru goleko aldearekin, eta une batean lau goleko errenta izatera ere iritsi ziren.

Arrasatearrek erasoan arazoak izan zituzten hasieran. "Defentsan ondo kokatuta zeuden aurkariak eta defentsa indartsua zeukaten gainera, hortaz, kosta egin zitzaigun hasieran jokoan ondo sartzea", esan digu Arrasateko taldearen entrenatzaile Edu Orgazek.

Lehenengo zatiko 15. minututik aurrera, ordea, defentsa aldatu egin zuten arrasatearrek eta baita jokorako erritmoa azkartu ere. Hortaz, partidua berdindu eta Ford Mugarrikoak atsedenaldira markagailuan aurretik iritsi ziren (14-12).

Nekea oztopo

Bigarren zatia ere oso parekatua izan zen. Arrasatekoak hiru goleko errenta hartzera iritsi ziren eta bazirudien aldeari eutsiko ziotela edo tartea handitu egingo zutela, baina ez zen hala izan. Jokalariak aldatzeko aukerarik ezean partidua aurrera joan ahala nekea nabaritu zuten Ford Mugarriko mutilek. "Taldean hainbat baja izan ditugu eta hori sumatu dugu: Pello eta Jonan Eskibel jokatu ezinik daude eta hegalean jokatzen duen Xabik aurreko partiduan txartel gorria jaso zuen eta partidu bateko zigorra zeukan. Hortaz, taldean jokalari gutxiago izatea gure kalterako izan zen eta euren falta sumatu genuen, batik bat aldaketetarako.

Lehia biziaren ostean, gol bateko aldearekin irabaztea pozgarria izan zen Orgazen esanetan.
Hurrengo partidua etxetikkanpora jokatuko dute, baina  aurkarien mailakbaino gehiago kezkatzen du Orgaz talde moduan ondo funtzionatzeak: "Barakaldoko partidu onaren ostean, ez dugu beste partidu onik jokatu. Gainera, entrenamendurik eza nabaritzen da. Taldeko jokoari dagokionean, denok batean, ez dugu askorik entrenatzen, eta kontuan hartuta entrenatzaile moduan taldean lehen urtea dudala, ohitu egin behar dira nire entrenatzeko modura eta denbora behar dugu horretarako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak