Urriaren 24an, domekan, izango da bertso jaialdia Amaia antzokian 18:00etatik aurrera. Udalbiltzako auzipetuei elkartasuna adierazteko, bertso jaialdian, Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko finalistek hartuko dute parte: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegik. Gai-jartzailea: Josu Goikoetxea.
Sarrerak hamar euro balio du. Saiotik aterako den dirua, auziak eragindako gastuei aurre egiteko erabiliko dute.
Bestetik, herrietako elkarretaratzeak hilaren 23an egingo dituzte, eguerdian. Epaiketak urriaren 25, 26 eta 27an jarraituko du: froga dokumentalen, aldeen kalifikazioen eta ondorioen txanda izango da. Orduan amaituko da epaiketa. Sententzia ematea faltako da. ITURRIA:berria.info