Jon Maiaren dokumentala
Korrika kulturala programaren barruan dokumental indartsu eta sakona prestatu du AEK-k, Jon Maiaren zuzendaritzapean, Bidaia intimoak izenekoa. Eguaztenean kulturateko areto nagusian izango da 19:00etan. Euskarara gerturatu diren lau pertsonen testigantzak jasotzen ditu dokumentalak, eta Bilbon estreinatu ondoren, herriz herri ikusteko aukera izango da Korrika Kulturalaren baitan.