Film laburren emanaldia egingo dute azaroaren 25eko elkarretaratzean

Txomin Madina Milikua 2009ko aza. 17a, 17:19
Datorren astean, hilaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da, eta urtero legez, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Arrasateko Plataformak elkarretaratzea deitu du egun horretarako.

19:00etan hasiko da elkarretaratzea, herriko plazan. Biolentziak hamaika aurpegi ditu da aurten aukeratutako leloa eta baita Alberto Encinasek egindako diseinatutako karteletan agertzen den esaldia ere.

Plataformatik adierazi dutenez lelo honekin euren asmoa izan da erakustea genero biolentzia ez dela soilik hilketa; mutur horretara heldu barik, emakumeek beste hainbat biolentzia mota jasaten dituztela.

Azaroaren 25eko elkarretaratzean gainera, izango da ekitaldi berezirik. Izan ere, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Arrasateko Plataformak, film laburren lehiaketa antolatu du aurten, eta bertara aurkeztu diren bost lanak emango dituzte elkarretaratzean.

Lehiaketak badu irabazlerik: lehenengo saria, Jesus Cansinoren Tres de azucar lanak irabazi du, eta euskarazko lan onenaren saria aldiz, Hondarribiako 7 Emakume en Movimiento taldearen Haizea lanarentzat izan da. Esan bezala, datorren eguazteneko elkarretaratzean egongo dira ikusgai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak